Hainbat sintaxi daude klaseen arteko herentzia definitzeko. Programazio-lengoaia batzuek sintaxia konpartitzen dute. Adibidez, Javan eta php-n extends hitz erreserbatua erabiltzen da:
class Alaba extends Aita {
}
C# eta C++ bi puntuak erabiltzen dute (:). Beraz:
class Alaba : Aita{
}
C++-en, aurreko aitorpena zuzena izango litzateke baldin eta klase alabak klase aita batetik bakarrik heredatzen badu (herentzia sinplea), baina, herentzia anizkoitza onartzen duenez (klase aita bat baino gehiago), klase desberdinak komaz bereizten dira bi puntuen ondoren.
class Alaba : public Aita1, public Aita2{
}
Ikus daitekeenez, C++-en, gainera, herentzia publikoa, babestua edo pribatua den adierazi behar da (besterik adierazi ezean). Gainera, C++-ek mota bat bi fitxategitan banatzen du: bata .h luzapenekoa (header file izenekoa) klasea adierazteko, atributuak eta metodoen goiburuak/sinadurak definitzeko; eta bestea .cpp luzapenekoa, klasea inplementatzeko.