Asoziazioak(I):instantzien arteko harremana

logo OPP min

Instantzien arteko harremana asoziazio izenarekin ezagutzen da eta bi instantzien arteko erlazioa adierazten du. Lau asoziazio-mota daude, hurrengo ataletan azaltzen dira:

Asoziazio Bitarra

Kasu honetan, Elkarren artean lotura duten bi instantziak modu independentean existitzen dira. Orduan, Klase bateko instantziak ez daude beste klasekoen existentziaren menpe. Hobeto ulertzeko, Horietako bat sortzeak edo suntsitzeak haien arteko harremana sortzea edo suntsitzea baino ez dakar, baina horrek ez du esan nahi beste instantzia sortu edo suntzitu denik. Horregatik, esaten da ez dagoela harreman sendorik bi instantzien artean.

Asoziazio bitarrak honako hau adierazten duen erlazio bati erantzuten dio: A klaseko objektuak B klaseko objektu bat erabiltzen du, eta baliteke alderantzizkoa ere egitea.

Asoziazio Bitarra, UML irudia

Asoziazio honetan bezero batek (Bezero klaseko instantzia/objektu batek) hainbat erosketa-eskaera izan ditzake, edo bat ere ez (Eskaera klaseko instantzia/objektuak). Bezeroa suntsitzen bada, ez du esan nahi eskaerak suntsitzen ditugunik, eta alderantziz berdin gertatzen da.

Agregazio-Asoziazioa

Asoziazio hau, klase bateko instantzia bat (osagai deiturikoa) beste klase bateko instantzia baten parte denean gertatzen da (konposatu deitua).

Asoziazio mota hau, konposaketa ahul bezala ere ezagutzen da. “Guztia/zati” edo “bat du” motako mendekotasun kontzeptuala onartzen da. Beraz, asoziazio bitarraren kasu berezi bat da, non, instantziaren arteko nolabaiteko mihiztatze-harremana baitago, fisikoa edo logikoa.

Agregazio-Asoziazioa, UML irudia

Agenda bat kontaktuek osatzen dute. Agenda suntsitzen bada, kontaktuak berez existitzen dira, izan ere, beste agenda batean egon litezke. Kontaktu bat agendatik ezabatzen bada, agenda oraindik existitzen da.

Konposizio-Asoziazioa

Agregazio-asoziazioaren kasu partikular bat da, eta, bertan, barnean dagoen klasearen instantziaren bizitzak/existentziak (osagai deitutakoa) bat etorri behar du edukitzaile-klasearen instantziarekin (konposatua deiturikoa). Edo, bestela esanda, objektu konposatua suntsitzeak haren osagaiak suntsitzea dakar.

Gainera, konposizioaren kasuan, osagai bakoitza konposatu bakar batean egon daiteke. Aurreko guztiagatik, asoziazio mota hau konposizio indartsu bezala ere ezagutzen da.

Konposizio-Asoziazioa, UML irudia

Liburu bat orrialdez osatuta dago. Kearen Fiordoa ale baten 1. orrialdeak liburu horretan bakarrik du zentzua, eta ez beste batean. Beraz, liburuaren suntsipenak bere orrien suntsipena ekarriko luke. Orrialde bat erauzi eta desagertuz gero, ordea, liburuak existitzen jarraituko luke, nahiz eta murriztua egon.

Asoziazio-Erreflexiboa

Asoziazio bitar bat da, non bi klaseak, harremanaren jatorria eta helmuga, klase berbera da.

Asoziazio-Erreflexiboa, UML irudia

Beste langile baten buru den langile bat. Nagusiak enplegatua izaten jarraitzen du. Esan behar da, “Nagusi” eta “Mendeko” klasearen asoziazio rolak direla.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s