Objektuetara Bideratutako Programazioa. Sarrera

logo OPP min
Sarrera moduan esan, objektuetara orientatutako programazioaren elementu nagusia Objektua dela, orduan, OBP sistema baten funtzionalitatea moldatzen du, hau da, moldaketa honek irtenbide bat aurkitzen du arazo konkretu bati, baina, mundu errealari egokituta. Errealitate hori imitatzen saiatzen den modua da: zehaztea objektu-multzo bat elkarrekin eragiten direnak mezuak bidaltzen eta erantzuten. Objektuen arteko kolaborazioagatik, programak lortu behar duen funtzionaltasuna egiteko gai da edo planteatutako arazoari irtenbidea aurkitzea.

Programazio lengoaietan aldagaiak sortzen direnean, aldagai hauei aldagai-mota bat jarri behar zaie, adibidez, integer (osoa), character (karakterea), eta abar; Orduan, OBPn aldagai bat (kasu honetan objektu bat) definitzean objektu-mota klase bat da. Klase bat datuak eta funtzioak dauzka. Klasearen datuei atributu deitzen zaie, ostera, funtzioei metodoa deitzen zaie. Metodoei zein atributuei klase bateko atalak deitzen zaie.

Beraz, objetu bat definitzean adierazi behar da zein motatakoa den. Definitutako objetu mota klasea izango da, izatez, objetu hauei klase baten instantzia edo instantzia deitzen zaie.

Jarraian adibide erraz bat ikusiko dugu, agertzen diren kontzeptuak ulertzeko aukera ematen diguna.
 
Miren, Ane eta Jon Pertsona klasearen Objektuak edo instantziak dira. Pertsona batek datu eta funtzio edo portaera batzuk dauzka, hau da, atributuak eta metodoak. Pertsonak partekatzen ditugun atributu adibideak dira: izena, abizena, jaiotza data, jaiolekua, generoa, arraza, pisua eta altuera. Pertsonek partekatzen duten metodoak, berriz, adibide hauek izan ahal dira: berba, entzun, ibili, jan, altuera igo, pisua igo eta pisua jaitsi.
 

Orain, jakinda Miren, Ane eta Jon Pertsona klasearen objektuak direla,  erraza izango da ikustea Pertsona klasearen atributuak baloreak edukiko dituztela eta era desberdinetan ekintza batzuk egingo dutela, nahiz eta izen berdina eduki. Adibidez, Pertsona klasearen izen atributuaren balioa desberdina izango da hiru objektuetan, objektu bat Miren izango da, bigarrena Ane eta hirugarrena Jon. Era berean genero atributua Jonentzako gizona izango da eta Miren eta Anentzako emakumea izango da. Adibidez Ane hiru hilabeteko umea bada, errez da jakitea altuera eta pisua atributuen balioak ez direla izango Miren eta Jonen bezalakoak, eta aldi berean Miren eta Jonen arteko atributuen balioak desberdinak izango direla. Era berean, Berba egiteko era desberdinak izango dira Ane, Miren eta Jonen artean

 

Beste aldetik, adibidez Jon Aneren aita bada, Jonek eskatu ahal dio Aneri mezu bat bidaliz Ane Jan (hau da, Aneren Jan metodoari deituz). Era berean, anek erantzun ahal dio: Jaten (adibidez, Jan metodoaren bidez itzuliz true edo 1) edo ezetz bat erantzunez (kasu honetan false edo 0 itzuliz). Honela ikusten dugu nola elkarregiten duten objektu desberdinak.

 

Iduri honek adibidea sinplifikatzen du:

 
Pertsona klasea eta berfe objektuak
 
Klasean atributuak daude haien datu motarekin, metodoak desberdintzen dira parentesiekin eta objektuen kasuan, atributu bakoitzaren balioak jartzen diogu.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s